Landagipuzkoa 32, apustu estrategiko bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako herri txikien alde egiten duen apustua. Mila biztanletik beherako herri txikiak berrindartzeko egitasmo bat.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Gestio Planean eta Landa Garapen Legearen bidez egin berri diren Landa Garapen Programetan oinarritzen da.
40.000.000 € baino gehiago zuzenduko dira inbertsio estrategikoak gauzatzeko, landa gunea Gipuzkoaren garapen orekaturako kohesio faktore gisa sustatzeari begira.
Kontzeptu horren barruan biltzen dira udalen iritziz beren udalerrien garapenerako lehentasunekoak diren eta, inbertsioaren munta eta kudeaketa konplexutasunagatik, beraiek zuzenean nekez gauza ditzaketen azpiegituretako inbertsioak (gizarte alorrekoak, kulturalak, sozio-sanitarioak, etab...). Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko lankidetza alderdi ekonomikotik haratago doa, eta laguntza tekniko, juridiko eta administratiboko alderdiak ere hartzen ditu. Horrenbestez, Etorlur, Gipuzkoako Lurrak prestatuko ditu udalerri onuradun bakoitzaren inbertsio planak eta berak gauzatuko ditu plan horietan aurreikusitako inbertsioak.