Alkiza, kanpotik begiratzen baduzu, herri txiki bat dela ikusiko duzu; Euskal Herriko bihotzean kokatzen dena, Ernioko magalean, Tolosa eta Donostiatik oso hurbil.
Alkizak Oriatik gertu dagoen eremu menditsua betetzen du. Bertako lurrak Ernioko mendi sailetan 1.000 metrotik gorako tontorretatik itsas gainean 200 metrora baizik ez dagoen Alkizola ibar esturaino zabaltzen dira.