Landa Gipuzkoa 32


Altzo Gipuzkoako ekialdean (Euskal Herria), Tolosaldea eskualdean kokatuta dagoen herria da. 9,77 km2-ko azalera du eta 400 biztanle inguru ditu. Oria eta Araxes ibaien erdian dago (azken hau Oriarekin elkartzen den gunetik gertu). Donostiatik 32 km-ra dago eta Tolosatik, berriz, 6 km-ra.

Altzok duen berezitasunetako bat bi gunetan zatituta egotea da; Altzo Azpi eta Altzo Muño. Hasiera batean aipatu bi guneak independenteak zirela uste da. Altzo Azpi gunerik zaharrena, txikiena eta biztanlerik gutxiena dituena da eta Oria ibaiaren haranean dago, behealdean, bere izenak dioen bezala. Altzo Muño, bere izenak adierazten duen moduan, gorago dago, Oria eta Araxes ibaien tartean dauden Otsabio eta Altzomendiren magalean. Altzoko biztanle eta zerbitzu gehienak auzo honetan kokatzen dira, bertan baitaude udaletxea, eskola eta frontoia.


2010-06-27 - Altzo Muinoko eskolako erdisotoan balio anitzeko erabilerarako udal lokalak egokitzea + gehiago ikusi

JARRAIPENA


Garapena: BIT&MINA