Bidegoian Gipuzkoako Tolosaldeako herria da. Udalerria 1964an sortu zen, ordura arte independente ziren Bidania eta Goiatz herriak elkartzean. Horregatik, Euskaltzaindiak Bidania-Goiatz izena ematen du ontzat, Bidegoian berrikeriatzat hartzen baitu. Udalerri mugakideak ditu, iparraldean Errezil, ekialdean Albiztur, mendebaldean Errezil eta Beizama eta Hegoaldean Beizama.