Udalerri txikien aldeko apustu estrategikoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 aldirako Kudeaketa Planaren esparruan kokatzen da.
40.000.000 € baino gehiago zuzenduko dira inbertsio estrategikoak gauzatzeko, landa gunea Gipuzkoaren garapen orekaturako kohesio faktore gisa sustatzeari begira.
I.1 Edukiak
Aurreikusten diren eta Landagipuzkoa 32 proiektuko udalerrien beharrekin erlazionatuta dauden ekintzak honako hauek dira:
I.2 Zergatik Gipuzkoako udalerri horiek?
Aurrekontu eta kudeaketa arloko zailtasun larriak dituztelako bultzada emango dieten eta beren biztanleei lurraldeko gainerako biztanleenarekiko bizi kalitate parekagarria bermatuko dieten ekimen eta proiektuak beren kabuz abiarazteko.
