Orendain, Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean dagoen landa udalerria da. Iparraldean Alegia eta Ikaztegieta udalerriak ditu mugakide, hegoaldean Abaltzisketa eta Gaintza, ekialdean Amezketa eta mendebaldean Baliarrain eta Legorreta. Itsas mailatik 433 metrora dago eta 5,95 kilometro koadroko azalera du.